Edukira joan

Publizitatea

KULTURA

Joxe Arratibel ipuin biltzaile eta idazlea zendu zen herenegun

Txikitan entzundako ipuinak bildu zituen, eta, horietan oinarrituta, hainbat lan argitaratu zituen, besteak beste.

Berria.info   2011-01-28 - 16:01:32

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Joxe Arratibel ipuin-biltzaile eta idazlea (Ataun, 1923) herenegun zendu zen, Berria.info-k jakin duenez. Ataundarra zen, eta 1940an sartu zen fraide beneditar Lazkaoko komentuan. Txikitako ipuin eta kontu zahar asko zekielarik, paperean bildu zituen, eta lan horren fruitu da Kontu Zaarrak bilduma (La Gran Enciclopedia Vasca, 1980).

Harrezkero, bilduma horretako ipuin zenbaitetan oinarriturik, gazteentzako liburuak kaleratu zituen: Mari Xor eta beste (Erein, 1986) eta Dirua neurtzeko ontzia (Erein, 1986). Bere beste ipuin batzuk dira Erramun eta Mirentxu, Etsai zaharra eta mendiko lehoia, Sorgina eta emakume ederra, Sorginen urrezko maindirea eta Txomin ipurdi. 2008an, Izugarria lana kaleratu zuen Pamielarekin.