Edukira joan

Publizitatea

Aukera "historikoa" baliatu eta gidaritza hartzeko eskatu dio Zapaterori Currinen taldeak

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen arabera, "baldintzak orain, lehenengo aldiz urte askoren ondoren, helduak dira eraldaketa politiko sakona eta bake iraunkorra lortzeko". Espainiako presidenteak esan du duela egun batzuk leitu zuela eskutitza.

Berria.info   2011-05-11 - 16:38:44

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nazioarteko Harreman Taldeak gutun bat zuzendu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari, eta bakea lortzeko aukera "historikoa" baliatu eta gidaritza hartzeko eskatu dio. Zapatero presidentea, lagun ezazu orain indarkeriari amaiera ematen du izenburu gutunak, eta BERRIAk gaur Iritzia sailean argitaratu du. Espainiako presidenteak gaur esan du duela egun batzuk leitu zuela eskutitza.

Gutunean diotenez, ETAk 2006ko abenduan Madrilgo aireportuan lehertarazi zuen bonba "ikaragarriaren" ondoren, ezker abertzelarekiko asmoen gaineko konfiantzaren auzia ulertzekoa da. "Gobernuaren errezeloa aintzat hartzen badugu ere, ados gaude euskal alderdi politiko eta talde sozial gehienekin baieztapen honetan: baldintzak orain, lehenengo aldiz urte askoren ondoren, helduak dira eraldaketa politiko sakona eta bake iraunkorra lortzeko".

Brian Currin, Silvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall, Nuala O'Loan baroisa eta Alberto Spektorowski dira gutuna sinatzen dutenak: : «Zapatero Jauna, ez ezazu Europako azken gatazka politiko bortitzarekin bukatzeko aukera historiko hau galdu. Egin ezazu zure eskuetan dagoena Sortuk bakearekin eta demokraziarekin duen konpromisoa frogatzeko aukera izan dezan, bereziki Auzitegi Konstituzionalak Bildu legez kanpo ez uzteko erabaki ondoren; malgutu segurtasun lege zorrotzak Euskal Herrian inguru barneratzaile bat ahalbidetzeko; lankidetza eskaini naziorteko erakunde bati ETAren su-etena egiaztatzeko eta armen deuseztapena errazteko».

Sinatzaileek gutunean diotenez, Euskal Herria une erabakigarriak bizitzen ari da, eta gatazka behin betiko konpon daiteke. ETAren iraultza zergaren gainean, euren "berezko ikerketak" egin dituztela esan dute, eta su-etenaren atal hori mantentzen dela berretsi dute, Hego Euskal Herriko enpresarioek publiko egin duten moduan. Ezker abertzalearen "gehiengo handia" indarkeriaren aurka agertu dela ere nabarmendu dute, eta Sortuk Espainiako legeriak legeztapenerako eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela uste dutela. Horregatik, Espainiako Gobernuak ez diola azken hilabeteetako gertakariei modu positiboan erantzun dio. Hala ere, pozik agertu da Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Konstituzionalak Bildu legeztatu ondoren, Espainiako Gobernuak izan duen erantzunarekin.