Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Tibeteko beste lagun bat hil du Txinako Poliziak

Iturri ofizialen arabera, aste honetako hirugarrena da. Gobernuz kanpoko erakundeek diote 11.a dela.

Berria.info   2012-01-28 - 15:15:10

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Tibetarrek aste honetan Txinako Poliziarekin hainbat lekutan izandako liskarren ondorioz, Poliziak beste lagun bat hil du, giza eskubideen aldeko taldeek jakinarazi dutenez. 20 urte zituen hildakoak.

Ostegunean zendu zen: Tibeten askatasuna eta Dalai Lamaren itzulera eskatzen ari ziren hainbat lagun, propaganda banatuz, Poliziak haien aurka egin zuen eta gaztea orduan hil zuten.

Ofizialki, aste honetan liskarrengatik hil den hirugarrena da. Beste bi heriotzak astelehenean eta asteazkenean izan ziren, Ganzin eta Luhun, Poliziak manifestari batzuei tiroz erantzunda.

Aldiz, gobernuz kanpoko erakundeek diote Poliziak 11 pertsona hil dituela: sei Luhun eta bost Sedan.