Edukira joan

Publizitatea

UNAMAREN TXOSTENA

3.000 zibil baino gehiago hil dituzte Afganistanen 2011n

Hilketen %77 talibanen erasoen ondorioz izan ziren, Unama Nazio Batuen Erakundeak Afganistanen duen misioak kaleratu duen txosten baten arabera.

Berria.info   2012-02-04 - 12:41:03

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

3.021 zibil baino gehiago hil dituzte Afganistanen 2011n, Unama Nazio Batuen Erakundeak Afganistanen duen misioak jakinarazi duenez. 2010eko datuekin alderatuz, 231 lagun gehiago hil ziren iaz.

Erakundearen txostenaren arabera, hilketen %77 talibanen erasoen ondorioz izan ziren, %14 gobernuko indarren edo indar aliatuen erasoen ondorioz, eta %9 bestelako erasoengatik.

2007tik gatazketan parte hartu ez duten 11.864 lagun hil dira ekintza armatuen ondorioz, txostenak azaltzen duenez.