Edukira joan

Publizitatea

BERRIA TALDEA

'Zure ziztada behar dugu' kanpainako batzarra egingo dute bihar 'Egunkaria'-ko langile ohiek eta BERRIAkoek

11:00etan hasiko da bilera, Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. Arazo ekonomikoak direla eta, BERRIA Taldea iazko urte bukaeran hasi zen diru ekarriak biltzen.

Berria.info   2012-02-10 - 17:50:31

4 Iruzkinak

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Egunkaria-ko langile ohiek eta BERRIAko langile ohi eta gaurkoek Zure ziztada behar dugu kanpainako batzarra egingo dute bihar Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. 11:00etan hasiko da bilkura, BERRIAren egoitzan.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA Taldea iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua, "eta bide horretatik ziurtatzea hurrengo urteak".

Egunkaria-ko eta BERRIAko langile izandakoek eta gaurkoek kanpainari beste bultzada bat eman nahi diote larunbat honetan. 

2003ko ekarpena gogoan

Egunkaria-ren itxieran (2003an) euskal herritarrek emandako laguntza ekarri du gogora BERRIA Taldeak. "2003an 24.000 lagunek egin zuten diru ekarpenak bidea eman zuen BERRIA Taldea eta BERRIA egunkaria sortzeko. Aurrera begira ere herritarren sostengua behar dugu, orain artekoari eusteko eta proiektu berriak garatu ahal izateko".