Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL PRESOAK

Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da

Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaiketan baina absolbitu egin dute. Bideoa (Kalaportu): Zarautzen, harrera.

Berria.info   2012-02-22 - 16:22:34

1 Iruzkinak

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da bart, bere kontrako frogarik ez dagoela argudiatuta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek absolbitu ostean. Ziburun orain urtebete atxilotu zuten, Zarautzen Itsaso Urteaga atzeman zuten bitartean. Urteaga handik egun batzuetara utzi zuten aske, baldintzapean, eta Gesalaga Espainiaratu egin zuten.

Aurreko astean epaitu zuten Gesalaga, eta fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. ETAren informatika arduradun izatea leporatzen zioten. Absolbitu egin zuten atzo, ordea, eta goizaldean Zarautzera itzuli da.