Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Rubalcaba: "Legea zorroztasunez betetzea da bakea lortzeko bide bakarra"

PSOEko idazkari nagusia Gasteizen izan da, Fernando Buesa PSE-EEko kidearen eta Jorge Diez haren bizkartzainaren aldeko ekitaldian.

Berria.info   2012-02-22 - 16:37:15

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak esan du legea "zorroztasunez" betetzea dela bakea lortzeko bide bakarra, eta elkarbizitza lortzeko lan egitearen alde agertu da, "ahanzturarik gabe" eta "inork historia berridatz dezan utzi gabe".

Fernando Buesa PSE-EEko kidearen eta Jorge Diez haren bizkartzainaren omenaldian izan da gaur Rubalcaba, Gasteizen. Biak 2000. urteko otsailaren 22an hil zituen ETAk. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere joan da ekitaldira, senide eta lagunei babesa eskaintzeko. 

ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondorengo aroa "konplexua" da, Rubalcabaren ustetan, eta, haren arabera, "demokratek jarraikortasunaren, inteligentziaren eta erabakitasunaren beharra izango dute, aztarnak sakonak direlako".