Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Gutxienez 49 lagun hil eta 550 zauritu dira Buenos Airesen, tren istripu baten ondorioz

Goizean gertatu da istripua, Once auzoko tren geltoki batean. Trenak nasaren aurka jo du.

Berria.info   2012-02-22 - 18:59:56

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gutxienez 49 lagun hil eta 600 zauritu dira Buenos Airesko tren istripu batean, C5N telebista kateak iturri ofizialak aipatuz esan duenez. Han 08:00ak zirela gertatu da istripua —Euskal Herriko 12:00etan—, Once auzoko tren geltoki batean, trenak nasaren aurka jo ondoren. Oraindik 30 lagun inguru harrapatuta daudela jakinarazi du Alberto Crescenti SAME Larrialdietarako Mediku Arreta Zerbitzuko arduradunak.

Juan Pablo Schiavi Argentinako Garraio sailburuak esan du trena 26 kilometro orduko abiaduran sartu dela geltokian eta, hori hala izanik, posible dela "balaztetan akatsen bat" egotea.

Nasaren aurka jotzearen ondorioz, bagoietako bat "ia sei metro sartu da aurrean zuen egituraren barruan", Schiavik azaldu duenez. 

Erreskate lanetan SAMEren helikopteroak eta hamabost anbulantzia ari dira lanean.