Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Strauss-Kahn libre utzi dute, kargurik gabe

Lilleko prostituzio sare batekin duen ustezko loturagatik Frantziako Poliziak 30 orduan atxilotuta eduki du Nazioarteko Diru Funtseko buru ohia. Aurki berriro epailearengana joan beharko du.

Berria.info   2012-02-22 - 18:48:21

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Frantziako Justiziak Dominique Strauss-Kahn (Frantzia, 1949) NDF Nazioarteko Diru Funtseko buru ohia libre utzi du gaur arratsaldean, kargurik gabe, baina hurrengo egunetan berriro epailearen aurrera joan beharko du. Lilleko prostituzio sare batekin duen ustezko loturagatik Frantziako Polizia Judizialak azken 30 orduetan atxilotuta eduki du.

Diru erabilera ilegala ere egozten diote. Delitu horiengatik hogei urteko kartzela zigorra jaso dezake.

Euren "festetara" joaten ziren emakumeak prostitutak zirenik ez zekiela esan du Strauss-Kahnek. "Batek lagun bat aurkezten dizunean, ez diozu galdetzen prostituta den", dio NDFko arduradun izandakoak bere biografian.

Polizia iturrien arabera, festa horiek Paris, Lille, Brusela eta Washingtonen izan ziren, Frantziako bi enpresariok antolatuta, eta kontua euren enpresei pasatuta. Strauss-Kahnek ukatu egun du festak zeinek ordaintzen zituela zekiela.

2011n ere sexuari lotutako auzi bat izan zuen: maiatzean New Yorken atxilotu egin zuten, hotel bateko zerbitzari bat bortxatzen saiatu izana leporatuta. Milioi bat dolarreko bermepean aske geratu zen urte bereko uztailean.

Frantziako Alderdi Sozialistako kidea da, eta NDFko buru 2007tik 2011ra arte izan zen.