Edukira joan

Publizitatea

ITALIA

Beste zortzi gorpu aurkitu dituzte 'Costa Concordia' itsasontzian

Orain arte 25 gorpu topatu dituzte eta zazpi lagun desagertuta daude.

Berria.info   2012-02-22 - 18:58:06

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Italiako erreskate taldeek goizean lau gorpu eta arratsaldean beste lau aurkitu dituzte Costa Concordia itsasontzian. Haien artean bost urteko haur bat dago: Dayana Arlotti.

Ontzia urtarrilaren 13an hondoratu zen, Giglio irla parean. Orain arte 25 gorpu aurkitu dituzte eta zazpi lagun desagertuta daude —horien artean, ume haren aita—. 

Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitaina atxilotu egin zuten, homizidioa, hondoratzea eta itsasontzitik arriskuan zeuden bidaiariak ateratzea lortu aurretik alde egin izana leporatuta.