FUTBOLA
Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, San Mames zelaiaren inguruan
Athleticen eta Lokomotiv Moskuren arteko partida hasi baino ordubete lehenago istiluak izan dira, eta bi ertzain arin zauritu dira. Bart Lokomotiveko jarraitzaile batzuei eraso diete Bilbon.
Berria.info 2012-02-23 - 19:06:28
Bi lagun atxilotu dituzte eta bi ertzain arin zauritu dira Bilbon, San Mames zelaiaren inguruan. Lokomotiv Moskuren eta Athleticen arteko partida hasi baino ordubete lehenago izan dira istiluak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez.
Bart Lokomotiv Mosku taldeko jarraitzaile batzuei eraso egin diete Bilbon, Herrizaingo sailak esan duenez. "Kaskamotz batzuk" izan dira erasotzaileak, iturri beraren arabera.
Gaueko hamarrak aldera izan da gertaera, Ercilla kaleko ostatu batean, errusiarrak trago bat hartzen ari zirela.
Ertzaintzak ikerketari ekin dio.





