Edukira joan

Publizitatea

ZINEMA

'The Artist' eta 'Hugo' faboritoak garaile izan dira Oscar sarietan

Bosna sari eskuratu dituzte; Michel Hazanaviciusen film mutuak pelikula onenarena eta zuzendari onenarena irabazi ditu, besteak beste.

Berria.info   2012-02-27 - 14:52:32

0 Egin iruzkina

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Martin Scorseseren Hugo eta Michel Hazanaviciusen The Artist filmek bosna sari lortu dituzte Oscar sarietan. Sarietarako izenik entzunenak ziren: hamar izendapen zituen The Artist film mutuak; Hugo-k, berriz, 11 izendapen. 

The Artist-ek film onenarena, gizonezko aktore onenarena —Jean Dujardinentzat—, zuzendari onenarena, soinu banda onenarena —Ludovic Bourcentzat—, eta jantzi onenarena —Mark Bridgesentzat— eskuratu ditu.

Hugo filmak, aldiz, sail teknikoei dagozkien sariak jaso ditu: ikusizko efektu onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, argazkilaritza onenarena, soinu editatze onenarena eta soinu efektu onenarena. 

Alberto Iglesiasek ezin izan du soinu banda onenaren saria irabazi, The Artist lanak eskuratu baitu sari hori ere. Animaziozko pelikula onenaren saria Rango filmak jaso du, eta Woody Allenen Midnight in Paris lanak jatorrizko gidoi onenaren saria eskuratu du. 

Meryl Streep aktoreak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du, Burdinazko dama filmean egindako lanagatik.