Argazki Bildumak

Jose Ignacio Erdozia Larrazaren monolitoari eraso egin diote berriro

Jose Ignacio Erdozia Larraza Axio zenaren omenez Etxarri Aranatzen jarritako monolitoari eraso egin diote berriro. Margotu egin dute��argazkian�. Euskal militantea 1979an hil zuten; Lizarrustin agertu zen haren gorpua, bi tiro zituela. "Herri honen bizitza eman dutenen oroimena ezabatzerik ez dute lortuko", esan dute orain ere haren ingurukoek.

2012-04-19

Donostian Zurriolako kai muturra itxita

Donostiako Zurriolako kai muturra eta Pasealeku Berria itxita daude gaur goizean, itsaso bortitza dela eta. Olatuek ekarritako zaborra pilatu da Zurriolako hondartzan.

2012-04-19

Irutxuloko Hitza

Igorreko Negarra enpresako langileen protesta Bilbon

Igorreko Negarra lantokiko langileek elkarretaratze bat egin dute Bilbon, enpresak 59 behargin bidali nahi dituela salatzeko. Greba mugagabean dira langileak.

2012-04-19

Marisol Ramirez / Argazki Press

Harkaitz Zubirik 'Etxekalte' liburua aurkeztu du

Harkaitz Zubirik Etxekalte liburua aurkeztu du, Donostian. Susak argitaratu du.

2012-04-19

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.