Argazki Bildumak

'Urumean porlan gehiago ez! AHT gelditu!' elkarretaratzea Donostian

Hogei bat lagunek AHTaren aurkako elkarretaratzea egin dute Donostiako udaletxearen aurrean, Martutenen kalteturiko lurren nahitaezko desjabetze akten altxamendua errefusatzeko. Urumean porlan gehiago ez! AHT gelditu! lelopean bildu dira. Udalak uko egin dio kalteturiko hiru lur sail publikoren desjabetze aktak udaletxean sinatzeari.

2012-06-13

Kirolariak Nafarroako goi tentsioko linearen kontra

Nafarroako goi tentsioko linearen proiektuaren aurka azaldu dira herrialdeko kirolari batzuk, Iru�ean. Haien artean ziren Itxako taldeko jokalari batzuk, eta Abel Barriola, Juan Martinez de Irujo, Oinatz Bengoetxea eta Aitor Zubieta pilotariak.

2012-06-13

Jagoba Manterola / Argazki Press

Bankiaren Bilboko egoitza batean sartu da LAB

LABeko 60ren bat kide Bankiak Bilbon duen egoitza batean sartu dira goizean, Espainiako Gobernuak banku hartan dirutza jarri duela salatzeko. Diru hori zerbitzu publikoak garatzeko erabili behar dela esan du LABek.

2012-06-13