Berria.info
Ostirala, 2008ko abuztuak 29, 00:58:00an berritua

BLOGAK

PELLO URZELAI

PELLO URZELAI

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

MIKEL LIZARRALDE

MIKEL LIZARRALDE

Ixteko ordua

Ordu txikietan tabernan bezala, musikaz gozatu nahi dugu. Musika entzun, dastatu eta eztabaidagai bihurtu. Doinu eta hitzez arin eta sakon aritu. Hemengoaz eta hangoaz. Bakoitzaren zaletasunak azaleratu. Eta ahal bada, azken kantua ere eskatu.

ANDONI URBISTONDO

ANDONI URBISTONDO

Pinoi ttikian

Txirrindularitzari buruzko blog honek era guztietako iritzi, kritika eta beste jasotzeko asmoa du. Errespetuz, beti ere. Arduradunak proposatutako gaiez aparte, nahi adina proposa daitezke eta aintzat hartu txirrindularitzak bizikleta gainean doazenen ahalegina duela hizpide, baina txirrindularitzako kontuak ez direla bizikleta gainean bukatzen

ENEKO BIDEGAIN

ENEKO BIDEGAIN

Ipar haizea

Ipar Euskal Herriko aktualitate eta egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoetak agertuko dira blog honetan. Halaber, Euskal Herri osoa hunkitzen duten gaiei eta Hego Euskal Herria hunkitzen dutenei Iparraldeko begiradarekin so eginen die blog honek. Paperezko edizioan lekurik ez duten gai ttipiak eta anekdotak agertzea ere da xedeetariko bat, baita ere paperezko edizioan gutti barnatu gaiak sakontzea.

ANJEL LERTXUNDI ESNAL

ANJEL LERTXUNDI ESNAL

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

JOSE MARI PASTOR

JOSE MARI PASTOR

Munduartea

Munduartea blogak han eta hemengo gizarte eta munduen berri emango du.

ZIGOR ALDAMA

ZIGOR ALDAMA

Ekialde Urrunaren argiak eta itzalak

Lau hilabete inguruko bidaia egingo du Asian Zigor Aldama kazetariak. Taiwan, Txina, Nepal, Mongolia, Thailandia, Pakistan, Kaxmir, Tibet eta India bisitatuko ditu, eta, herrialde horietako bakoitzean bizitakoak eta ikusitakoak kontatuko dizkigu, argazki bidez.

OIER GUILLAN

OIER GUILLAN

Eskuorri galdua

Oholtza guztien gainetik, foko guztien azpitik... "Arte eszenikoak" deritzon arloa zabala bezain zehazgabea suertatzen ahal da, etengabeko bilaketa eta krisian dagoen arlo artistiko bat delako agian. Zerk bultzatzen du pertsona bat taula gainera igotzera? Zerk animatzen du publiko handi zein txiki baten aurrean aldiro biluztu eta komunikatu nahi izatera? Are gehiago,zerk euskaraz biluztera, hautu horrek aktuatzeaz gain kixote txiki baten moduko lana eskatzen dionean taulatik at? Agenda kulturaletan naufragoen gisan dabiltzan taula gaineko izaki bitxi horien inguruko gogoetak biltzeko gerturatu naiz txoko honetara, posible den neurrian arte eszenikoen mundura gerturatzeko zeharbideak eskaintzera.

JUAN LUIS ZABALA

JUAN LUIS ZABALA

Inon izatekotan

Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006). Blog hau sortu aurretik ohar-koadernoan idatzi nituen testu guztiak (liburutik kanpo utzitakoak barne) irakurri nahi dituenak beheko linkblogean dauzka, pdf formatoan, urtez urte sailkatuta.

TXUMA MURUGARREN

TXUMA MURUGARREN

Gauzen hegoaldea

Begiaren lurralde apetatsuan gauzen kartografia ez da zientzia zurruna.

BIXENTE SERRANO IZKO

BIXENTE SERRANO IZKO

Nafar periferiatik

Nafarroako kontuez ez ezik, mundu zabalaz hausnartuko dugu honetan. Alde sozio-politiko eta kulturalak izanen dira nagusi, gehien dakidanaren arabera, baina bere burua euskal munduaren periferian ikusten duen hemengo honen sentsazioetatik. Izan ere, euskal periferiako herritar eta periferiako gogoetagile euskaldun sentitzeak bultzatzen nau askotan ohikoak ez diren bideetan galtzera.

AITOR RENTERIA

AITOR RENTERIA

Ziliportak

Larre motzeko pentzeak saihesteko estakurua izan nahiko luke ahoskaezina zaidan blog edo den delako tarte honek. Gutizia bat da, ordea, eta gogo horretan asmatzea bertze bat. Hitz lauez adierazteko, gai baten inguruan librean aritzeko aukera izan daiteke txoko hau. Egiaren ohantzea baino, gogoetaren akuilua izatea nahiago. Funtsean, eztabaidak tripako mina eragin lezake baina adostasunak lokartzea. Beraz belar luzea edo lokatza, ibilian asmatu behar.

ENEKO OLASAGASTI

ENEKO OLASAGASTI

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

(EPAIKETARI BURUZKO BLOGA)

(EPAIKETARI BURUZKO BLOGA)

18/98, auziari auzi

18/98 auzia gertutik jarraitzeko gunea da blog hau. Berria-ko kazetariek elikatzen dute eta 19/98 auziko auzipetu eta abokatuei irekita dago. Sekulan egin behar ez zen epaiketaren taupada sentitzeko beste tresna bat. (Informazio gehiago 18/98+ plataformaren webgunean: www.18-98plus.org)

PELLO ZABALA

PELLO ZABALA

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

BRIGADISTA BATEN LEKUKOTASUNA

BRIGADISTA BATEN LEKUKOTASUNA

Palestina

Gorka Quevedo naiz, eta iaz bezala abuztuaren lehenetik Palestinako lurretan nabil Komite Internazionalisten brigada batean. Beraz, Palestina bertatik bertara ezagutzeko aukera dudan bigarren aldia da. Helburu bikoitza dugu. Batetik Palest inako herritarrei elkartasuna adieraztea; bestetik, komunikabide handiek inoiz gutxitan zabaltzen duten informazioa eskaintzea irakurleari gatazkaren beste ikuspegi bat emateko. Blog honetan Palestinan bizitakoa islatzen saiatuko naiz aurten ere.

FERNANDO ROJO

FERNANDO ROJO

Noraezean ibiltari

Haize batek bultzatu nau etxe ataritik irten eta noraezean ibiltzera. Bizipen berriak izatera. Enperadore, Sultan, Errege, heroi eta pertsonaia garrantzitsuen biografia osoak ditugu gure apaletan. Baina kaleko jende xehea nola bizi den jakin nahi dut. Ikusiz ikasi. Istanbuletik hasi, derrigorrezko atea delako, Ekialde Hurbilean antzinako merkataritza bideak jarraitu, gaurko errepideetatik noski, eta Afrika beltzaren ekialdean barneratu hegoaldera, bidexkek eramaten nauten lekuraino. Nire denboraren orratzak gelditu egin dira. Errutinak joko du berriro nire atera urte berriarekin. Bitartean ibili eta amestu.

JUANMA SARASOLA

JUANMA SARASOLA

Urruneko Begirada

Urruneko begiradarekin eta distantziak ematen duen perspektibarekin saiatuko naiz munduko hainbat bazterretan gertatzen diren gatazkak eta arazoak lerro hauetara ekartzen. Zoom batek nola, hala gerturatzen ahaleginduko naiz puri-purian dauden auzietara, baita komunikabideen aktualitatean agertzen ez diren eta konpondu gabe segitzen duten hamaikatxo gatazketara ere. Mundua bezain zabala izango da hemen, irakurle, topatuko duzun gai sorta. Urrunekoa eta ez hain urrunekoa hurbiltzeko eta modu argigarrian azaltzeko borondatearekin abiatzen dugu ataltxo hau.

ASIER AZPILIKUETA

ASIER AZPILIKUETA

Ergeletan ergelenak

Egungo informazio gizartearen zirimolak milaka albiste ergel sortzen ditu egunero-egunero. Horietako gutxi batzuk baino ez dira hemen ageri

IMANOL MURUA URIA ETA JULEN ETXEBERRIA BERRIEMAILEEN BLOGA

IMANOL MURUA URIA ETA JULEN ETXEBERRIA BERRIEMAILEEN BLOGA

Pekingo labetik

AZKEN MEZUAK
duela 2 egun 12 ordu 26 minutu idatzia
Irudi albuma
duela 2 egun 12 ordu 30 minutu idatzia
Hurrengora arte
duela 2 egun 12 ordu 35 minutu idatzia
Ni zu da
duela 2 egun 12 ordu 37 minutu idatzia
Pixka bat asko da
duela 2 egun 16 ordu 59 minutu idatzia
Ikustea eta entzutea zer den
AZKEN ERANTZUNAK
duela 6 egun 3 ordu 56 minutu idatzia
Ahoberoa
Norbanako atipikoa:

http://www.deia.com/es/impresa/2006/08/19/bizkaia/d2/280739.php...
duela 6 egun 12 ordu 40 minutu idatzia
Zirrikiturik ez
"Eremu politiko hutsean..." Eremu juridikotik at, politikaren norabidea aldatzen da erabat. “Trantsizio” delako garai ospetsuan ezarri ziren amurriei lotu zirenek ohartu beharko lukete, Carl Von Claus...
duela 7 egun 4 ordu 24 minutu idatzia
Jaroenrattanatarakoon
Sekulakoa Imanol, sekulakoa!!...
duela 7 egun 14 ordu 17 minutu idatzia
Barka eske
Hirrikitan gaude!!!...
duela 8 egun 9 ordu 33 minutu idatzia
An de guiner is... Leire!
Ez zaizu Iranzu Ainara (!!!??) gustatu? Beno, nire ustez ez da Asier baino okerragoa.

Agian harrigarria iruditu zaizu? Ez da ohikoa, egia da. Beltza banintz oraindik ez ohikoagoa izango ...

© BERRIA-Edizio Digitala
berria@berria.info - www.berria.info

Lege Informazioa

Euskal Editorea S.L. , Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari