KOMUNIKABIDEAK
'Berria'-ren proiektua bermatzeko behar den diruaren %54 bildu du EKTSAk
Euskarazko egunkariaren, 'Berria'-ren, proiektua urrats sendoak egiten ari da, baina, hala ere, jendearen laguntza oraindik beharrezkoa da egitasmoaren iraupena bermatzeko. 'Berria' argitaratzen duen EKTSA enpresak kapital gehitzea abiatu zuenean jarritako helburua bete da: beharrezko diren bost milioi euroren erdia biltzea zen xedea, eta 2.670.350 euro jaso dira akzioen trukean; hots, helburuaren %54. Dena den, oraindik ia beste hainbeste falta da proiektua sendoa izan dadin.
Berria.info 2003-07-03 - 19:28:40
Guztion laguntza eta parte-hartzea behar da oraindik 'Berria'-k aurrera egin dezan. Bi eratako akzioak daude salgai: 50 eurokoak eta 300 eurokoak. Erosi nahi dituenak 943 304 345 telefonoan, edo web orri honetan bertan zein www.ektsa.net-en eskura dezake informazioa eta akzioak.
Salmentei dagokienez, oso harrera ona izan du 'Berria'-k jendearen artean: batez beste, 22.000 ale saltzen dira egunero. Lehen egunean, 50.000 ale bota ziren eta guztiak agortu ziren, baina, oraingoz, 22.000 aleko kopuru horretan egonkortu da 'Berria'-ren salmenta.
Web orri honek ere, hau da, www.berria.info-k, arrakasta handia izan du. Batez beste, 7.000 bisita izaten ditu egunero, gehien-gehienak goizeko zortzietatik eguerdiko ordubietara bitartean.