Albisteak

Obamak elkarlana eskatu du defizitari aurre egiteko

2012-11-10

Zerga amildegia saiheste aldera, Alderdi Errepublikanoarekin negoziatzeko prest agertu da bozen osteko lehen hitzaldian. Datorren astean bilduko dira bi alderdiak, Etxe Zurian, ekonomiari buruz hitz egiteko

Irabazi eta gero, amildegia

2012-11-08

Neurririk hartu ezean, zerga igoerek eta gastu jaitsierek kolokan jarriko dute AEBetako eta munduko ekonomia

Berriz hautatu dute Obama

2012-11-08

Barack Obamak aise eskuratu ditu bozak irabazteko behar zituen 270 ordezkariak; estatu zalantzati ia guztiak konbentzitu ditu. Floridan %0,6ren aldea baino ez dio atera Romneyri; hala ere, ez dago ezer kolokan

Guztiak zenbatu arte, bakerik ez

2012-11-07

Euskal Herria gauerdian harrapatu dute AEBetako bozen lehen emaitzek; goizean zenbatuko dituzte falta diren boto gehienak. Zaila da iragartzea nolakoa izango den Romneyk agindutako �egiazko aldaketa�

Obama garaile

2012-11-07

332 ordezkari lortu ditu, eta Roomeyk 206. Lehia estua izan dute bi hautagaiek estatu ugaritan. Mitt Romney Alderdi Errepublikanoko hautagaia aurretik izan da gau guztian, baina Obamak eskuratu ditu estatu zalantzati askotako ordezkariak.

Etxe Zurirako bidea Ohiotik pasatzen da

2012-11-06

Hiru arrazoirengatik bihurtu da Ohio erabakigarri: estatu zalantzati handienen artean bigarrena da; lehia oso estua izaten da han; eta ia beti asmatzen du nor izango den presidente.

Obamaren azken aukera

2012-11-06

Presidentea aukeratuko dute gaur AEBetan; Euskal Herriko orduan, bihar hasiko dira emaitzak zenbatzen, goizeko bostetan. Lehia oso estua baldin bada, ia ziurra da botoak berriz zenbatzeko eskatuko dutela

Hispanoek dute Floridako hitza

2012-11-04

Presidentea hautatzeko ordezkari gehien duen estatua da Florida; irabazteko behar den kopuruaren %10 baino gehiago. Gizartea gero eta pluralagoa da; etorkinak eta erretiratuak asko hazi dira azken urteotan

Ongi ari zara, 'Mr. President'

2012-11-01

'Sandy' urakanak eragindako krisia behar bezala kudeatzen dakiela erakutsi du Obamak, kanpaina alde batera utzita. Romneyri ere enpatia erakustea dagokio, baina oportunista itxura eman gabe

Arrasto sakona utzi du

2012-10-31

'Sandy' urakana New Yorketik inoiz igaro den okerrena izan litekeela adierazi du Michael Bloomberg alkateak. Kanpainako ekitaldi ofizialak bertan behera utzi zituzten atzo ere Obamak eta Mitt Romney hautagai errepublikanoak

AEBetako 44 presidenteak

2012-10-30

1789. urtetik 2012.era izan diren presidenteak eta zein alderdietakoak izan diren.

Obama, zerura begira

2012-10-30

AEBetako hauteskundeetarako astebete baino falta ez dela, emaitzetan zalantza gehiago eragin ditu 'Sandy' urakanak. Hondamendia gertatuz gero, Obamaren jarrera erabakigarria izango da bozetan

Atergabeko bonbardaketa

2012-10-28

Azken txanpan, etenik gabe ari dira kanpaina egiten Obama eta Romney AEBetako presidentetza eskuratzeko lehian. Ez dago ezer erabakita, eta zalantzan dauden estatuetan igaroko dituzte azken egunak

Mundua gobernatzeko estrategiak

2012-10-24

Atzerri politika izan dute eztabaidagai nagusi Barack Obamak eta Mitt Romneyk presidentetzarako azken aurrez aurrekoan. Ekialde Hurbilean bigunegia izatea leporatu dio Romneyk gaur egungo gobernuari

Berriketan

Argazkiak

froga bat da

froga bat da

Obamak Twitter profilean eskegitako argazkia, garaile zela jakin berritan

Obamak Twitter profilean eskegitako argazkia, garaile zela jakin berritan

Lehia estua izan dute bi hautagaiek, eta paretsu ibili dira gauean zehar

Lehia estua izan dute bi hautagaiek, eta paretsu ibili dira gauean zehar

Alderdi Demokrataren jarraitzaileek Chicagon ospatu dute garaipena

Alderdi Demokrataren jarraitzaileek Chicagon ospatu dute garaipena

Mitt Romney eta Ann emaztea, botoa ematen

Mitt Romney eta Ann emaztea, botoa ematen

Bideoak

Obmaren hitzaldia, garaipenaren ostean

Berria.eus 2012