ezer eta festa web 1440x638

Ezer ez eta festa

ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

ezer eta festa web 350x350

Bi ziutate

‘Barik’, ‘hagitz’, ‘azul eta ‘potro’: zer dute komunean lau hitz horiek? Bainuontzia eta bideta? Ez. Bisilabatasuna? Bai, baina baita hori baino gehiago ere: lau-laurak direla euskara batua. Izan ere, zer eta zenbat kabitzen da batuan? Gauza bera dira batua eta estandarra? Halako galderei erantzuten saiatuko gara gaurko saioan.

ezer eta festa web 350x350

Despistatuon sexua

Albiste txar bat: ez, euskaldunon hizketa ez da beste hiztun batzuena baino gutxiago sexista. Bai, genero gramatikalik eduki gabe ere. Berez, lexikoan ez ezik, erabileran baitago koska. Adi ibili behar zer nola esaten den, baina abil ibili behar, aldi berean, anekdotari eta azalkeriari izkintxo egiteko...

Hizkera sexistaren auzia landuko dugu saio honetan, gizarte (edo jendarte?) osoari dagokiolakoan.

ezer eta festa web 350x350

Hiztegiak tabernetan

Zenbat dezake hizkuntzak? Zer ez dezake? Non du indarra? Etimologian? Esaldi luze eta bete-beteetan? Ia estilo ere izan nahi ez duen estilo soil eta biluzian? Posible ote da, ordea, estilorik gabe idaztea? Hizkuntzaren ahaleginez eta ahalezinez arituko gara saio honetan.

ezer eta festa web 350x350

Herdoil burokratikoa

Mamu bat dabil hizkuntzan barrena: antilinguaren mamua. Erretorikaren erratorika, burukraziera batua, letra larrien larrikeria… Eta den-denera zabaldu da, gainera: perretxikozaleen elkarteen aktetatik hasi, eta pilates irakasleen jarraibideetaraino.
Zer testura du? Zer usain? Haren lorratzari antzeman nahian ariko gara lehen saio honetan, haren hortz kamutsek ezustean harrapa ez gaitzaten.

Podcastak
Berria FM
Berria FM

Instituzioa eta (ez)amatasuna

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin loturiko iruditerian arrakalatu beharrekoez eta bestez. Bestalde, tamalez eta amorruz, Euskal Herrian izandako beste hilketa matxista bat ere izan dugu hizpide.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gosea iraganez ase

Nostalgia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kultur industriak geroz eta gehiago erabiltzen du nostalgia, amu erakargarria baita. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eta Patricia Barron EHUko ikus-entzunezko eta publizitatearen irakasleak eman dizkigute gaiari buruzko gakoak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Dena dago geldirik

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Oraindik ez da erori

Iruñeko Erorien Monumentua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elkarte memorialista gehienek eraitsi nahi dute, baina batzuek eraikina eraldatu eta memoria gune bihurtzea nahiago dute. 80 urte baino gehiago dituen mausoleo frankistaren auzia azaldu digu Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskal rockaren erro bi

Errobi musika taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte eman zuten lehenbiziko kontzertua, eta hamar urteko ibilbidean bost disko argitaratu zituen. Euskal rockaren aitzindarien ibilbideari errepasoa eman diogu Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariarekin eta Gorka Erostarbe Badok musika atariko arduradunarekin.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.