Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Lesakan, eta hainbat eragile elkartu dira euskarari buruz hausnartzeko. Bertze lau udalerri izanen dira UEMAko kideen artean.
Kataluniako taldeak ez die aukerarik eman txuri-urdinei Romaredan, eta erabateko nagusitasunez gailendu zaie. Lau gol sartu dizkiete aurreneko 26 minutuetan, eta beste lau gero.
Lanaldia laburtzeko eskaria apurka berpizten ari da Hego Euskal Herrian. Sindikatuek argi dute 35 ordutik beherako lan asteak aztertu behar direla; enpresariek, berriz, sektore eta enpresetako negoziazio mahaietan eztabaidatu beharreko auzi bat dela.
Mobilizazioak egin dituzte «genero eta sexu disidenteen kontrako gorrotoak» indarrean dirauela gogorarazteko. Instituzioak «zuritu» eta Polizia eta sistema judiziala «legitimatzeko» saioak salatu dituzte.
Munduko txoko askotan jaun eta jabe da orain ere aitaren abizena. Hala ere, azken mendean, zenbait tokitan, aurrerapausoak eman dituzte amarena maila berean jartzeko; geroz eta euskal herritar gehiagok lehenesten dute amaren abizena.
Loreen Astea ospatzen ari dira Gasteizen, eta gaur izango da azken eguna. Hiriko lore saltzaileei, ostalariei eta bestelako merkatariei ikusgaitasuna ematea da asmoa, baita turismoa erakartzea ere.
Edu Zelaietak 'Presbiziak lagundu omen digu' poesia liburua ondu du. Haren gorputzetik eta egoera pertsonaletik sortutako poemak dira; gordintasuna eta goxotasuna lantzen dituzte, bai eta umorea ere.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Andre Silvak sartu du neurketako gol bakarra, partida hasi eta berehala. Zerbait gogoangarria egin du Realak, bosgarren urtez jarraian Europan jokatzeko sailkatu baita.
Igandean egingo da XIV Orduko Ibilaldia, zortzi urte egin gabe egon ondotik. 1.588 parte hartzaile abiatuko dira Tolosatik, eta Aralar mendilerroa zeharkatuko dute.
Gaur 50 urte, euskal mendizaleak Everest gailurrera iristeko zorian izan ziren: 8.530 metrora heldu ziren Angel Vallejo Rosen eta Felipe Uriarte baina haize bortitzak galarazi egin zien gorago jarraitzea. Historia oparo baten hitzaurrea izan zen.