Ainara Arratibel Gascon ZARAGOZA 2024ko maiatzaren 18a 21:08 Reala ezinean aritu da Bartzelonaren aurka. Kataluniako taldeak ez die aukerarik eman txuri-urdinei Romaredan, eta erabateko nagusitasunez gailendu zaie. Lau gol sartu dizkiete aurreneko 26 minutuetan, eta beste lau gero.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 18a 21:00 Euskara ardatz duten politikak eskatu dizkiote Jaurlaritza berriari. Aldatu Gidoia mugimenduak deitutako protestak ehunka lagun batu ditu Gasteizen. Salatu dute euskarak bigarren mailako tokia duela kultur politiketan.
Mikel Elkoroberezibar Beloki Donostia 2024ko maiatzaren 18a 20:45 Euria eta zale txuri-urdinak, barra-barra. Zaragozan egon ezin izan diren realzaleak Donostiako Saguesen elkartu dira Kopako finala ikusteko. Barra-barra egin du euria, baina gogotsu babestu dituzte jokalariak. Emakumeen kirola goraipatu dute denek: «Eredu dira».
Jon Eskudero 2024ko maiatzaren 18a 20:38 Laso nagusitasunez sailkatu da buruz buruko finalerako. Egunik onena izan ez arren, Baikoko aurrelariak merezita gainditu du Javi Zabala, eta bigarren aldiz ariko da buruz buruko finalean. «Bolada txarra izan dut berriki, eta emozioak jota nago», esan du partida amaieran.
Eñaut Agirrebengoa 2024ko maiatzaren 18a 18:21 Gannak arantza atera du Giroko bigarren erlojupekoan. Pogacar aurretik izan zuen duela astebete, baina gaur 29 segundo atera dizkio. Esloveniarrak bigarren bukatu du, eta sendotu egin du lasterketako lidergoa. Arensman izan da hirugarren, eta Thomas laugarren; Ineos taldeak erakustaldia egin du, beraz.
Maite Asensio Lozano 2024ko maiatzaren 18a 18:09 Ortuzarrek ohartarazi du Europako bozetan «populismoak eta muturreko ultrak» gailendu daitezkeela. Europako Parlamenturako hautagai Oihane Agirregoitia aurkeztu du EAJk Donostian: «Europan Euskadiren ahotsa» izatea du helburu.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko maiatzaren 18a 17:05 Eslovakiako lehen ministroa tirokatu zuela aitortu dio erasotzaileak Poliziari. Azken egunetan, gobernuko zein oposizioko politikoek mehatxuak jaso dituzte. Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpainaurrea behin-behinean etetea erabaki dute alderdiek.
Itsaso Jauregi Iruñea 2024ko maiatzaren 18a 17:00 Palestinaren «deskolonizazio osoa» eskatzeko bildu dira Iruñean. Milaka pertsona elkartu dira Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutako manifestaldian. 'Palestina askatu, Israel borrokatu' lelopean, Israel «zuritu» nahi duten «konplize guztien» aurka egin dute.
Iñaki Etxeleku Hazparne 2024ko maiatzaren 18a 17:00 «Agentziak, saltzaile espekulatzaileak eta erosle dirudunak ez dira biktimak, hobendunak baizik». Arberoa Lurra eta Etxebizitza espekulazioaren kontrako taldeak Donoztiriko Larrea eta Aiherrako Etxexuria etxeen salmenta espekulatiboak salatu ditu, baita Hazparneko Puyo etxe agentziak taldea «uzkurtzeko» abiatu saiakerak ere.
Maite Asensio Lozano 2024ko maiatzaren 18a 16:50 Europako bozetan izan ez arren, Euskal Herria «nazioa» dela aldarrikatuko du EH Baik kanpainan. EH Baik berretsi du ez dela aurkeztuko ekainaren 9ko hauteskundeetara, eta boto emaileei galdegin die «Euskal Herria aitortzen duten ezkerreko hautagaitzak» babestea.
Ainara Arratibel Gascon Zaragoza 2024ko maiatzaren 18a 16:16 «Ederra da emakumeen futbola». Zaragozan bildutako 5.000 zale txuri-urdinek giro ederrean igaro dituzte Espainiako Kopako finalaren aurreko orduak. Askok azpimarratu dute halako egunek zer-nolako balioa duten emakumeen futbolarentzat.
Isabel Jaurena Lesaka 2024ko maiatzaren 18a 16:00 Euskararen olatu berriranzko lehen hausnarketa. Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Lesakan, eta hainbat eragile elkartu dira euskarari buruz hausnartzeko. Bertze lau udalerri izanen dira UEMAko kideen artean.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko maiatzaren 18a 15:45 «Gure egin dugu Bilboko erdigunea!». Ia laurehun lagunek parte hartu dute Lasterka Askatasunera independentziaren aldeko lasterketa herrikoiaren lehen aldian. Umorea eta aldarrikapena gailendu dira Arriaga plaza inguruan.
Amaia Jimenez Larrea Donostia 2024ko maiatzaren 18a 05:25 «Begien akatsetik» idatzitakoak. Edu Zelaietak 'Presbiziak lagundu omen digu' poesia liburua ondu du. Haren gorputzetik eta egoera pertsonaletik sortutako poemak dira; gordintasuna eta goxotasuna lantzen dituzte, bai eta umorea ere.
Marco Santopadre Cagliari 2024ko maiatzaren 18a 05:10 «Israel bidea prestatzen ari da palestinar asko eta asko hil daitezen». Gazan gertatzen ari dena azaltzeko 'genozidio' hitza erabiltzen du Palestinari buruzko NBEren kontalari bereziak: «Nazioarteko zuzenbidearen arabera, genozidioak zera du oinarrian, herri bat guztiz edo partez suntsitu nahia».
Iñaki Berastegi 2024ko maiatzaren 18a 05:05 Irabazten jarraitu nahi du. Irene Paredes Bartzelonako jokalariak bi titulu irabazteko aukera dauka datozen zazpi egunetan. Realaren aurka Espainiako Kopako finala jokatuko du gaur (19:00).
Ainara Arratibel Gascon 2024ko maiatzaren 18a 05:05 Eta Zaragoza Granada izango balitz?. Realak Espainiako Kopako finala jokatuko du gaur, Bartzelonaren kontra. Irabaziz gero, bigarren garaikurra luke Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak. Lehen minutuetan ondo eustearen garrantzia nabarmendu du Nerea Eizagirrek.
Kerman Garralda Zubimendi 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Saretzeko deia Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako emakumeei. Urola Garaiko Berdintasun Arloak Goierri Garaiko emakumeen topaketa antolatu du asteazkenean. Dituzten beharren, nahien eta kezkei buruz arituko dira.
Arantxa Ruiz Vidorreta eta Raul Lopez Ekai 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Itxaron zerrendak Nafarroako hezkuntzan, aniztasunari arreta emateko alorrean.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Zornotzan egingo dute Bizkaiko Dantzari Eguna, bihar. 44. aldia izango da aurtengoa. Bizkaiko 70 taldek parte hartuko dute, eta 3.500 dantzari inguru elkartuko dira. Egun osoko jaia prestatu du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak: dantza erakustaldiak eta erromeria egongo dira, besteak beste.
Erik Gartzia Egaña Oiartzun 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Denda bat baino zerbait gehiago. Zazpi urte bete dira Labore Oarso kooperatiba martxan jarri zela, eta orain artekoaren balantze ona egin dute kideek. Kontsumo kultura berri bat dute helburu, eta «utopia egingarria» dela uste dute.
Oihana Teyseyre Koskarat 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Hiru emazte kantari omenduko dituzte Baionan. Estibaliz Robles Arangiz 'Estitxu', Lourdes Iriondo eta Maite Idirin kantariak omenduko dituzte Bil Txokon heldu den ostiralean, arratsaldez.
Maixa Utrera Puelles Gasteiz 2024ko maiatzaren 18a 05:00 «Gasteizen ezkutuan dauden loreak zeintzuk diren erakutsi nahi dugu». Loreen Astea ospatzen ari dira Gasteizen, eta gaur izango da azken eguna. Hiriko lore saltzaileei, ostalariei eta bestelako merkatariei ikusgaitasuna ematea da asmoa, baita turismoa erakartzea ere.
Imanol Magro Eizmendi Leioa 2024ko maiatzaren 18a 05:00 «37,5 orduko lan astea ezartzea neurri merkea da enpresentzat». Lanaldia murrizteak enpresentzat ere onurak dituela nabarmendu du Zubirik, eta horretaz jabetzen lagundu behar zaiela. Aparteko orduen auzian ere arreta jarri behar dela iritzi dio: «Asko egiten dira Euskal Herrian, eta haien erdiak, ordaindu gabe».
Idurre Eskisabel Larrañaga 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Euskararen normalizazioa, politika sendoen esperoan.
Maixa Utrera Puelles 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Abizena baino askoz gehiago. Munduko txoko askotan jaun eta jabe da orain ere aitaren abizena. Hala ere, azken mendean, zenbait tokitan, aurrerapausoak eman dituzte amarena maila berean jartzeko; geroz eta euskal herritar gehiagok lehenesten dute amaren abizena.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Lanaldia: jaitsi ezin den langa. Lanaldia laburtzeko eskaria apurka berpizten ari da Hego Euskal Herrian. Sindikatuek argi dute 35 ordutik beherako lan asteak aztertu behar direla; enpresariek, berriz, sektore eta enpresetako negoziazio mahaietan eztabaidatu beharreko auzi bat dela.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2024ko maiatzaren 18a 05:00 35 orenak: dena ez da pagotxa. 1998ko Aubry I eta II legeek arautu zuten 35 oreneko lan astea Ipar Euskal Herrian. Harrezkerotik, lanean pasaturiko denbora igan da.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak. Daniel Garcia iruindarrak animalion inguruko lan bat egin du, eta «harrituta» gelditu da emaitzekin: dragoitxoak Nafarroako uste baino toki gehiagotara iritsi dira. Mediterraneoko espezie bat da, baina, trenetara igota, bertze hainbat eremu hartu ditu.
Mikel Yarza Artola 2024ko maiatzaren 18a 05:00 Hollywood eta botere beltza. Pantera Beltzen lider Huey P. Newtonek Kubara egindako ihesaldia fikziora eraman du Apple TV Plusek, sei ataleko ‘The Big Cigar’ telesailean.