Guztira 56 taldek joko dute festibalean, ekainaren 20tik 22ra bitarte, Gasteizen. Haur eta nerabeentzako programazioa ere ondu dute aurten, lehenengoz.
Ikusguneren txostenaren arabera, gorroto diskurtsoak eta irainak izan ziren ohikoenak, eta gehienek osagai homofoboak izan zituzten. Etxean, lantokian, ikastetxean eta toki publikoetan jazo ziren erasoak.
Datorren larunbatean, 'Aldatu Gidoia Euskararen alde' lelopean, manifestazioa egingo dute Gasteizen. Foru plazatik abiatuko da, 17:30ean. Deialdi garrantzitsua da euskaltzale ororentzat.
Maria Nanclares Euskara zinegotziarentzat irtenbide bakarra dago: Lazarraga elkarteak eskatutako dirua bueltatzea eta aurtengo hitzarmena sinatzea. Ez du onartu udalaren erantzukizunik proiektuaren atzerapenean eta horrek eragin duen egoeran.
Basterretxearen sendiak museoari emandako 5.000 dokumentu baino gehiago bildu dituzte sarean, eta horietako batzuk 'Artxibo' erakusketan daude. Proiektu artistikoei buruzko zirriborroak, argazkiak eta zinema gidoiak ikus daitezke, besteak beste.